JUUL kanpainaren hauteskunde eguna izan genuen martxoaren 30ean. Astezkeneko goizeko lehenengo ordutik, Kurutziaga ikastolako ikasleak, HHko 3 urteko umeetatik hasi eta DBHko 4. mailako gazteenganaino, beraien euskarazko libururik gogokoenaren alde bozkatzen aritu ziren. Hauteskunde hauen antolaketan, LH 6. mailako lan-talde paregabea gerturatutako hautesleei behar bezalako arreta eskainiz eta botoen kontaketan lan txukun eta garbia eginez.
LH5-6 eta DBHko ikasleek teknologia berriek eskaintzen duten aukera erabiliaz, iaz bezala, boto elektronikoa eman zuten. Emozioz hurbildu ziren txikitxoenak kutxara beraien boto-txartela eskuan, pozik gehienak beraiek aukeratutako istorio horren alde egitearen aukeragaz, serio beste batzuk ardura handiko ariketa egiten ari denaren antzera… bozketaren emaitzak ezagutzeko irrikaz guztiak, nork irabaziko ote du?
Guztiak izan gara irabazle JUUL kanpainan! Irakurketak onura baino ez digu egiten-eta. JUUL kanpaina bukatu arren, jarrai dezagun zaletasun hau elikatzen etxean eta ikastolan!