JUUL kanpainan murgiltzen gabiltza!

Martxoagaz batera iritsi da JUUL kanpaina ikastolara, beti momentu onean! Izan ere, ba ote dago irakurketan murgiltzeko ona ez den momenturik? 

Askotan, lana eta esfortzuarekin lotzen badugu ere, milaka ate zabal diezagukeen giltza dugu irakurketa. Ate horiek zabaltzeko gonbita egiten digu JUUL kanpainak irakurzaletasuna ikastolara, geletara eta familetara eramanez.

Baina, zer da JUUL kanpaina? 

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuagaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

Kanpainaren helburuak

  1. Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea.
  2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.

Bozketa-eguna

Hauteskunde eguna apirilean izaten da, hilabeteak duen izaera literarioa kontuan hartuz. Izan ere, apirilaren 2an, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna ospatzen da eta, apirilaren 23a, Nazioarteko Liburu eguna da. Horiek horrela, aurten martxoaren 30ean egingo dugu ikastolan.

Bozkatzeko prozedura

Bozkatzeko bi era eskaintzen diegu: ohiko eran, hots, paperean egindako bozketa (boto-txartela) edo Internet bitartez (bozketa elektronikoa).

Baliabideak

Kanpainak web-orria du. Bertan, irakasleei, ikasleei eta gurasoei zuzendutako informazioa, zein kanpainari buruzko informazio aunitz aurkitzen ahal da. Hauxe da helbidea: www.juulkanpaina.eus  

Facebook

Kanpainak facebook-a du: SARTU HEMEN

JUULeko berrien jarraipena egin nahi baduzue klik egin dezakezue “Atsegin dut” eremuan.