Kaixo, familia:
Azken bi urteetan, pandemiak eraginda, ikasleekin lan egiteko dugun moduan hainbat egokitzapen egin behar izan ditugu suertatu zaizkigun konfinamendu egoerei aurre egin eta ikasleei ahalik eta erantzun egokiena emateko.
Hori horrela, eta azkenaldian ere egoera aldatzen ari dela ikusita, egokitzen jarraitu beharrean aurkitu gara. Horregatik, hemendik aurrera konfinamenduak daudenean izango dugun eskuhartzea aldatu da eta honakoa izango da prozedura:
- Ikaslearen konfinamenduaren jakinarazpena jasotzean, tutoreak familiarekin edota ikaslearekin lehen komunikazioa egingo du. Komunikazio honen helburua ikaslearen egoera zein den jakitea eta horrela badagokio, lanaren antolaketaren berri ematea izango da. Ikaslea gaixorik badago, ez diogu lanik bidaliko eta helburu bakarra sendatzea izango da. Ikasleak sintomarik ez badauka behar duen materiala idazkaritzan utziko zaio eta egin beharreko lanak emailez jakinaraziko zaizkio, batzuetan baita paperean ere.
Hortik aurrera, konfinamenduak irauten duen bitartean, momentu desberdinetan egingo dira komunikazioak. Komunikazioaren helburua beti ikaslearen egoera zein den jakitea eta horrela badagokio lanaren antolaketaren gora beherei erantzutea izango bada ere, lanei buruzko zalantzak argitzeko ere erabili ahal izango dira.
Lehenengo zikloan, telefonoz edota emailez egingo dira aste bitarteko komunikazioak familiekin. Hala ere, hezkuntza gaiek edo bestelako premiek eskatzen dutenean, ikastaldearekin zuzeneko harremana mantentzeko helburuarekin bideo deiak egingo dira.
Bigarren eta hirugarren zikloetan, astean zehar, tutoreek konfinatutako ikasleekin bideodeiak egingo dituzte. Aste bukaeran eta beharrezko ikusten denean, ikastaldearekin zuzeneko harremana mantentzeko helburuarekin bideo deia egingo da. Beraz, hirugarren zikloan eskola-ordu guztietan konektatuta egoteari utziko diote konfinatutako ikasleek, nahiz eta momentu zehatzetan, irakasleak konektatzeko eskatu ahal izango dien.
Amaitzeko, familiei eskerrak ematea besterik ez, eta ikasleak zoriontzea egiten duzuen esfortzuagatik.