Eguen Zuri eguna!

Eguen Zuri eguna da DBH1eko ikasleentzat! Durangoko kaleetatik ibili dira kantuan, gainera moldatutako kopla batzuekin:

Eguen Zuriko eguna 

danon artean egina

neska  ta mutillak ibiltteko 

limosna on baten bila.

 

Eguen Zuri honetan 

hasi gara gu kantetan 

zuri zurijje maistrarentzat 

beste enparauek geuretzat. 

 

Hor goijen goijen goldie

haren ganien belie 

etxe honetako nagusia da

nekazari langillie. 

 

Aaltza altza Marije 

ez izen horren nagije 

hainbat arinen topo eiozu

ollo pinttenai habije. 

 

Sibirije ta Granada

urdaiazpije ona da 

urdaiazpije ona da baina 

hiru lukainkaz hoba da. 

 

Poltsan baditut errial bi 

batak bestie dirudi 

etxe honetako mutil gazteak

oso jatorra dirudi.