Pasa den asteko astelehenean, hainbat irudi deigarri agertu ziren ikastolako karrajuetatik; irudi horietan indarkeria egoera desberdinak agertzen ziren. Ikasle eta irakasleak zoritxarrez egunerokotasunean gertatzen diren eta hain agerikoak ez diren indarkeria egoerari buruz hausnartzen jarri gaituzte irudi horiek.
Geroago, orma irudi horien ondoan, ikasle eta irakasleak mezuak idaztera gonbite egiten zuten orri zuriak eta boligrafoak agertu ziren. Egun batzuren bueltan, orri zuriok indarkeriazko jokabideen kontrako eta tratu onen aldeko mezuz bete ziren.
Mezu hauek guztiek hausnarketa sakonagoetarako bideak ireki dizkigute. Berriz ere agerian utziz, indarkeria matxista sarritan oharkabean pasatu arren, gure inguruan dagoela eta erabateko garrantzia hartzen duela egoera hauek identifikatzea beraiekin amaitu ahal izateko.