Itzuli dira kirolak Ikastolara!

Kurutziagan hasi dira kirolak martxan! Saskibaloian, futbolean, eskubaloian, pilotan, xakean, atletismoan, multikiroletan… Guztira 427 kirolari aritzen dira HH4tik DBH4ra (4 -16 urte) bitartean ikastolan. Hau guztia ez zen martxan egongo gure entrenatzaile eta begiralerik gabe.

Guztira 45 bolondres guztia gure kirolak lantzeko eta posible egiteko. 45 gazte norbere lan eta ikasketez gain taldeak gidatzen eta entrenatzen dituztenak. Eurak ez ezik, guregaz daude Durango Kirol Taldea atletismoan, Tabirako saskibaloian, Durangoko Kultural Futbol Kluba eta Ezkurdi Futbol Kluba futbolean; Ibaizabal Eskubaloi Taldea, Durango Rugbi Taldea, Durango Pelotazale Elkartea, Duranguesa Txirrindularitza Elkartea, Durango Xake Taldea… Eskerrik asko guztieri, zuen laguntza eta lanagatik eta, batez ere, zuen lanak Durangon zabaltzen duen eskaintzagatik. Eskerrik asko!

Gurasoei gogoratu gura dizuegu ekipaien eskaria egiteko epea atzo, irailak 29, bukatu zela. Gabonak aurretik berriz zabalduko da. Ikasturtean zehar kirolean izena eman nahi baduzue Unai Zamalloa Kirol arduradunari bidali beharko diozue mezu elektronikoa (uzamalloa@kurutziagaikastola.eus).

Aurrera! Aupa Kuru!