Udaberriko zapatu arratsaldeak jolasean pasatzeko aukera eskainiko du Berbaro Elkarteak Landako Gunean antolatuko duen Ludotekan.
Apirilaren 17an hasi, eta ekainaren 19ra arte luzatuko da egitasmoa, 16:00ak eta 19:00ak bitartean zapaturo.
4 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta dago. Jolaserako, sormenerako eta esperimentaziorako gune bat izatea da asmoa, eta hortik abiatuz, sortu daitezkeen aisialdi beharrei erantzutea.
Parte hartzeko, asteka eman beharko da izena Berbaroren webgunean. Doakoa izango da.
Oharra: zapatu honetarako (apirilak 17) plaza guztiak bete dira.