Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko. Aipatutako egunarekin lotuta, lehenago ere gure orrira inoiz ekari izan dugun Elhuyar fundazioaren Bizilabe proiektuaren berri dakarkizuegu.
Bizilabek urte osoan egiten du lan neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten, eta, horretarako, emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko. Egun honi lotuta gomendagarria da euren webgunean bisita egin eta zientziaren historian euren arrastoa utzi duten hainbat emakumeren bizitzaz eta lanaz ikasteko. Hamabi zientzialariren lanak biltzen ditu eta bakoitzaren irudiaren gainean klikatuta zientzialariaren hormairudia, aurkikuntzak nagusiak eta haren omenez egindako esperimentua ezagutu ditzakegu.
“Matilda efektua”
Wikipedia, Entziklopedia askeak dioskunez, Matilda efektua emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen kontrako joera da, haien lana gizon lankideei egotziz. Margaret W. Rossiter ikertzaileak sortu zuen, Mateo efektuaren autoritate ezaren printzipioa genero ikuspegiarekin txertatuz eta emakume zientzialarien ikusezintasun historikoa salatuz (hemen lotura).