Kaixo familia,
Idatzi honen bitartez jakinarazi gura dizuegu aurten Kurutziagan ez dugula Gabonetako Loteriarik egingo orain arte bezala. Artezkaritza Kontseiluak, hainbat urtean mahai gainean izan den eztabaidari heldu eta, estatuko loteriarik ez hartzea erabaki du. Horren ordez, Durangoko merkatarien elkartearekin Gabonei begirako zozketa-ekimen bat lantzen ari gara. Beste hainbat alorri legez, pandemiak gogor eragin dio bertoko merkataritzari ere, eta uste dugu guztiontzat izango dela onuragarria ekimen hau. Sariak, jakina, txikiagoak baina ugariagoak izango dira eta gure ekarpena herrian bertan geratuko da.
Mezu honekin informazioa aurreratu gura genizuen Gabonei begira. Egun gutxiren buruan, ekimenaren harimutur guztiak lotzen ditugunean emango dizuegu berri zehatzago.
Ondo izan.