Autobusen geralekuan ezin da autorik utzi

Ikastola aurrean dagoen autobus geltokiaren erabilera dela eta kexa jaso du Ikastolak.
Autobus geltokia, izenak esaten duen moduan, autobusentzako gunea da. Minutu baterako tartea izanik ere, ezin da bertan kotxea utzi. Hau dela eta herriko agintariek gune horren erabilera desegokia egiten dugula adierazi digute.
Jakinaren gainean zaudete, beraz, autoa bertan utziz gero, udaltzaingoak isunak ipiniko dituela.