1. Familiak:
Umeei ikastolara laguntzen etortzen diren familia/laguntzaile/bestelako kideei ez zaie tenperaturarik hartuko. Aldiz, familiako kideren bat umearen etxekotzean laguntzen gelditzen bada ikastolan, eta 15 minutu baino gehiago egin behar baditu barruan, kasu horretan tenperatura hartuko zaie.
2. Ikasleak:
Ikasleei goizez hartuko zaien tenperatura ikastola sarreran. Gainerako orduetan (jolastordutik bueltan, bazkal ostean gelarako bueltan) ez zaie hartuko berriro tenperaturarik.
3. Ikasleak:
Jolas ordutik bueltan geletara doazenean, eguerdian bazkal ostean gelara bueltatzen direnean, edota bazkaldu eta gero etxetik bueltan datozenean, eskuak garbitu beharko dituzte beti.
4. Ikasleak:
Aurrerarantzean geletan urtebetetzeak ospatzeko etxean egindako edo manipulatutako bizkotxo, pastelak… ezingo dira ekarri. BEstelakorik ekartzekotan, ahalik eta osasungarrienak izatea aholkatzen dugu.
5. Katarro, muki, eztul… sasoiko ondo-ezak ematen direnean, ikasleak etxean gelditu beharko dira.
6. Ikasle batek ikastola sarreran, 37º edo gehiago ematen badu hiru aldiz, etxera bideratuko da.