Bizilabe (Elhuyar): #NikEtxeanEsperimentuak (maiatzeko egutegia)

#NikEtxeanEsperimentuak
10-15 urteko gazteentzat eta familian egiteko erronkak porposatzen ditu Elhuyarrek

Maiatzaren 4tik aurrera, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegia jarri du martxan, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

Astelehenetik ostegunera erronkak izango dira, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek; “mezu sekretuak” enkriptatu eta desenkriptatu, hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki, munduko bitxikeriak behatzeko proposamenak egin edo txorientzako jantokiak egitetik, txoriak identifikatzera edo naturan denbora errealean ikus ditzaten bideratuko dira, besteak beste, gazteak. Den-denak etxean dauden baliabideak erabiliz eta etxetik bertatik gauzatu daitezke.

Ostiraletan, berriz, plan berezia izango da: euskal ikertzaile gazte batekin solasaldia. Eguneroko jardunean zientziaren eta teknologiaren munduan lanean ari den ikertzaile batekin egingo da hitzordua, ikertzailea bera eta bere jarduna gertutik ezagutzeko, eta, profesionalak ezagutuz, gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna indartzeko. ALunikertzaile hauekion egin da hitzordua:
•    Maitane Alonso Monasterio Zientzia Azokako parte-hartzaile izatetik, bere asmakuntzarekin munduan zehar dabilen gazte sodupearra; medikuntza-ikasle gaztearen bizitzaz jakin nahi dugu, eta hura elkarrizketatuko dugu lehenik. Ikerketa da bere pasioa, eta, orain bizi dugun egoerarako aholkua ere eskatuko diogu.
•    Naima El Bani Altuna. Artikoan azken urteetako aldaketa klimatikoa ikertzen dabilen geologo bilbotarrarekin arituko gara ondoren; azken urteetako klima-aldaketa aztertzen ari da, eta horrek gaur egun nola eragiten digun jakingo dugu. Ea zer esaten digun.
•    Itziar Garate López. Urrunago joan, eta beste planetetako atmosferak ikertzen dituen astrofisikari zarauztarrarekin ere egongo gara.
•    Lorea Argarate Zubia. Telekomunikazio-ingeniaria, musikaria eta Big Dataren apasionatu bilbotarra ere izango dugu gurekin; zenbat datu ematen ditugu nahi barik telefono mugikorra erabiltzean? Gomendioak eskatuko dizkiogu hari ere.

Orokorrean 10-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak dira, baina familian zientzia- eta teknologia-jarduerak bultzatzeko asmoz, gurasoak haur txikiagoekin ere erronkak egitera gonbidatu nahi dira.

Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igotzeko eta iradokizunak egiteko gonbitea luzatzen du Elhuyarrek.

Animatu, esperimentatu eta partekatu!
#NikEtxeanEsperimentuak