Datorren asteazkenean, abenduaren 12an, izango da Kurutziaga Ikastola Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia. Bazkideen presentzia da batzarrari zilegitasuna ematen diona eta gurako genuke ordezkaritza ahalik eta handiena izan dadin (bertoratzerik ez daukazuenok ez ahaztu botoa delegatzeko orria betetzea).
Ondorengo gaiak izango ditgu aipagai, besteak beste:
- Ikastolan eginiko inbertsioak
- 50. urteurrena.
- Egitura pedagogiko berria.
- Urteko kontuak.
- Plan Estrategikoa.
Eta jakina, bazkide zarten neurriak zuok izan ditzakezuen zalantzak argitzeko plaza egokia ere izango da Batzar Nagusia.
Datorren astezkenean, abenduak 12, 18:30ean lehenengo deialdian eta 19:00etan bigarrenean.
Bertan ikusiko dugu elkar.