LH 6: Plastikako erakusketa

LH 6: Plastikako erakusketa

Kaixo, familia:

Lehenengo ebaluazio honetan, plastikako saioetan, euskal artisten eskulturekin lotutako lan ezberdinetan burutzen aritu dira zuen seme-alabak. Lan horiek 4 asteko iraupena izan dute eta lanak amaitu ditugunez berauek ikustera gonbidatzen zaituztegu datorren asteko astelehen eta asteartean, abenduak 10 eta 11ean, arratsaldeko 16:30tatik 17:30tara bitartean gure gelen aurrean (2. solairuan) jarriko dugun erakusketan.

Zuen interesekoa izango delakoan, agur.

6.mailako tutoreak