LH 1: Ekainberri haitzulora txangoa

LH 1: Ekainberri haitzulora txangoa

Kaixo, familia:

Datorren ostiralean, abenduaren 14an, Ekainberri haitzulora txangoa egingo dugu. Goizean 9:00etan irten eta arratsaldeko 16:30etan itzuliko gara.

Eraman beharrekoak:

  • Basorako oinetako eta jantzi aproposa.
  • Bazkaria eta botila txiki bete ur.

 

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei  ohar baten bidez astearterako.

Irteeraren kostua 6€-koa da, bisita gidatua, ekintzak eta bidaia ordaintzeko. Bankutik kobratuko dizuete.

Horrenbestez, agurtzen zaituztegu.

L.H. ko  1.mailako tutoreak.