Badakizuenez, salgai daude 50. urteurreneko jai-eguneko bazkari txartelak. Beherago aukeran dituzue txartelok eskuratzeko bide ezberdinak.
Talde handietan etortzeko asmoa daukazuenoi, taldearentzat lekua erreserbatzeko aukera esakiniko dizuegu aurrerago.
Hiru menu aukera daude:
Helduen menua: 20€
SARRERAKOAK
HOTZA: Pernil Iberikoa
BEROA: Entsalada epela gula eta ganbekin
PLATER NAGUSIA
Txahal Masailak Ardo saltsan
AZKENBURUKOAK:
Pantxineta
20 €/pertsonako
*Menuan Sartzen dena 3 plater, postrea, ogia urteko ardoa eta kafea.
Menu begetarianoa: 20€
SARRERAKOAK
HOTZA: Entsalaa
BEROA: Porruen pudding-a
PLATER NAGUSIA
Alberjiniak pistoz beteak
AZKENBURUKOAK:
Pantxineta
20 €/pertsonako
*Menuan Sartzen dena 3 plater, postrea, ogia, ura urteko ardoa eta kafea.
Umeen menua: 10€
LEHEN PLATERA
Makarroiak txorizoarekin
BIGARREN PLATERA
Paparra patatekin
AZKENBURUKOAK:
Mahala natilak
10 €/pertsonako
*Menuan Sartzen dena 2 plater, postrea, ogia ura.
Ikastolako guraso zaretenok erosteko modua
Ikastolako gurasoak zaretenok Alexia bitartez erosi ahalko dituzue. Zeuonak eta inorenak ere erosi ditzakezue baina kobrantza zueon kontu korrontetik egingo da. Erositako txartelak zeuon izenean egongo dira idazkaritzan erosketa egin duenaren izenean, eta erosleak berak jaso beharko ditu (datorren asteartetik aurrera).
Zelan erosi Alexian (APPak ez dauka aukera hau)
Internet bidez erosi gura dituenak (ikasle ohi, guraso ohi, langile ohi…)
Internet bidez sarrerak erosi gura dituenarentzako Plateruena Kafe Antzokiak bere sarrera salmenta plataforma erabiltzen utzi digu (eskerrik asko!). Helbide honetan erosi ahalko dituzue (kudeaketa gastuak 1,2 €):
http://www.plateruenasarrerak.eu/sarrerak/sarreren_salmenta_orria
Idazkaritzan bertan.
Aurreko bi moduetako bat ere erabili ezin duzuenok, ikastolako idazkaritzan izango dituzue sarrerak salgai datorren asteartetik (urriak 9) aurrera.
Bazkarirako txartelak urriaren 26a arte bakarrik erosi ahalko dira.
Zabaldu mezua zuen inguruan eta animatu ederra izango da-eta!
Egitarauari buruzko informazioa albiste honetan.