Epea: irailaren 17tik urriaren 19ra.
- 2017-2018 ikasturtean eskaria egin zutenek (onartua zein ukatua izan) eta aurten ere egitea nahi dutenek: emailez jasoko dituzue aurre-inprimakia(k) eta jarraibideak.
- 2017-2018 ikasturtean eskaria egin ez zutenak eta aurten egitea nahi dutenak: ikastolako idazkaritzara etorri.
Kontutan hartu beharreko informazioa:
MAILA | DIRU-LAGUNTZA | ERRENTAMUGA |
HH 0 ETA 1 URTE | Kuota: hileko 90€ | 1 |
HH 2 URTE | Ikasketak: 200€Bazkariak: 712€ | 1
1 |
HH 3-5 URTE | Ikasmateriala: 78€Bazkariak: 712€ | 2
2 |
LH | Ikasmateriala: 117€Bazkariak: 712€ | 3
2 |
DBH | Ikasmateriala: 159€Bazkariak: 712€ | 3
2 |
EKONOMIA-BALDINTZAK (2017 URTEA)
FAMILIAKO KIDEAK GUZTIRA | 1.ERRENTA MUGA | 2.ERRENTA-MUGA | 3.ERRENTA MUGA |
Euroak | Euroak | Euroak | |
1 | 8.143 | 10.668 | 14.826 |
2 | 13.350 | 17.377 | 25.308 |
3 | 17.567 | 22.820 | 34.352 |
4 | 20.201 | 27.069 | 40.796 |
5 | 23.232 | 30.717 | 45.598 |
6 | 26.717 | 34.241 | 49.224 |
7 | 30.724 | 37.576 | 52.810 |
Aplika daitezkeen kenkariak :
- Familiaren errenta garbiaren %20a honako kasu hauetan: – Eskatzailea guraso bakarreko familia batean seme edo alaba denean diru iturri bakarra besteren konturako lana edo bere kasuan jasotako pentsioak izatekotan. – Eskatzailea umezurtz denean eta umezurtz pentsioa diru iturri bakarra denean, edo beste familia unitate baten menpe dagoenean.
- Sarreraren %50a, kenkari hau kide kontagarri guztiei aplika dakieke, familia buruari eta bere ezkontideari izan ezik.
- 500 € etxe berean bizi den seme-alabako, eskatzailea barne, maila orokorreko familia ugaria denean; eta 765 € maila berezikoa denean.
- 1.811 € legez aitortutako ezintasuna duen kide konputagarri bakoitzeko, kenkari hau 2.881€ izango da ezintasuna %65koa edo gehiagokoa bada, eta 4.000 € eskatzaileak %33 eta %65 bitarteko ezintasuna izanik mugikortasun murriztuko gabezia egoeran dagoenean edo %65eko edo gehiagoko ezintasuna duenean.
- 1.176 € unibertsitate-ikasketak egiten ari den eta etxetik kanpora bizi den seme-alabako.