Gotzone Duñabeitia Kintana (Iurreta 1969) izango da datorren ikasturtetik aurrera Kurutziaga Ikastolako Zuzendari Pedagogiko berria. Psikopedagogian lizentziatua, magisteritza eta Gizarte Hezkuntzako tituluduna da. Kurutziagako ikasle ohia ere bada eta 1997az gero baita bertoko irakaslea ere. Azkeneko urteotan Orientazio Departamenduaren arduradun nagusia izan da.