Kurutziaga Ikastola Koop. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia
Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2018ko urtarrilaren 17an, asteazkena, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean.
GAI ZERRENDA:
- Akta onartzeko bi bazkide izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.
- 2016-2017 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa eta urteko kontuen onespena, hala balegokio.
- 2017-2018 ikasturteko Kudeaketa Planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.
- Galderak eta erreguak.
OHARRAK
Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.
Durangon, 2017ko abenduaren 20an
Lehendakaria
Jon Elorrieta