Helbide elektronikoen eguneraketa
Kaixo, familia:
Kurutziaga Ikastolan gestio akademiko, ekonomiko zein komunikaziorako ALEXIA izeneko plataforma bat erabiltzen dugu. Aplikazio honek familiei erabiltzaile gisa sartzeko aukera ematen die, bertan nota-buletinak, fakturak, oharrak eta beste hainbat informazio eskuratzeko aukera emanez. Ikasturte honetan zehar aukera hauek zabaltzen joango gara.
Alexiara sartzeko, ikasleen legezko tutore bakoitzak bere erabiltzaile eta pasa-hitza izango ditu, korreo elektronikoz jasoko dituenak. Datu hauen bidalketa era eraginkorrean egin ahal izateko, ikastolako datu-basean dauzkagun posta helbideak konfirmatu behar ditugu. Horretarako, astelehenean, azaroaren 6an, ikasleen bitartez, era honetako orri bat jasoko duzue:
IZENA | HELBIDE ELEKTRONIKOA
(ikastolan daukaguna) |
HELBIDE ELEKTRONIKO BERRIA
(aurrekoa ezabatuko dugu) |
|
1.Tutorea | XX | xx@mail.com | |
2.Tutorea
|
yy | yy@mail.com |
Ikastolan daukagun helbidea zuzena ez bada ( edo ez badaukagu batere) “Helbide elektroniko berria” atalean idatz ezazue berria.
Helbideak zuzendu, osotu edo aldatu eta gero orria sinatuta irakasleari eman beharko diozue.
Behin helbideak zuzenduta ditugunean, Alexian sartzeko erabiltzailea bidali orduko, jarraibide berriak bidaliko dizkizuegu.
Idazkaritza