DBH: Emakumeenganako indarkeriaren kontrako herri akordioa

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO HERRI AKORDIOA

Kaixo, familia:

Kurutziaga Ikastolak, Durangoko hainbat elkarte, establezimendu eta norbanakoekin batera,  emakumeenganako indarkeriaren kontrako Herri Akordioarekin bat egin du. Akordio honekin emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko konpromiso zehatzak hartu ditugu, eta zeuek ere hain inportantea den arazo honetan inplikatzea nahiko genuke.

Akordioarekin batera, eraso sexistak saihesteko tresna bat ere kaleratu du Durangoko udalak, eta honen berri eman nahi dizuegu ohar honen bidez. Telefono mugikorretan instalatu daitekeen EraStop AgreStop aplikazioa da tresna berri hau. Aplikazio honek hainbat aukera ematen ditu modu erraz eta bizkorrean honakoak egiteko: udaltzaingoa abisatu, lagunen zerrenda batera laguntza eskea bidaltzea edota larrialdi zerbitzuekin kontaktuan jartzea.

Garrantzitsua da aplikazioa behar den moduan erabiltzea: “erasoa jasaten ari naiz” botoia aktibatzen denean lehentasuna ematen zaio eta poliziengana heltzen da. Abisua faltsua bada, beste edozein salaketa faltsuetan gertatzen den moduan, ondorio penalak daude, eta neurriak hartzen dira. Horregatik, oso inportantea da aplikazioa behar den moduan erabiltzea.

Hala ere, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko tresna interesgarria dela iruditzen zaigu. Horregatik, zuen seme-alaben gailuetan aplikazio hau instalatzeko gonbitea egin nahi  dizuegu, eta bide batez, gaiaren garrantziaz eta larritasunaz beraiekin batera hausnartzera eztabaidatzera.

 

Beste barik,

Eskerrik asko eta ondo pasa jaietan!