Jantokia: ‘Aktiba zaitez’ kanpaina

Joan den astelehenetik eta ikasturte amaierararte Ausolanek eta Basque Teamek elkarlanean sortutako “Aktiba zaitez” kanpainaren edizio berri bati ekingo diogu. Ikastetxeetako jantokietan bizimodu osasungarria  eta  ariketa fisikoa sustatzea da helburua. Aurten kirol egokitua landuko dugu eta hiru euskal kirolari paralinpiarren jarraibideen bitartez dibertsitate funtzionala duten kirolarien lekuan jartzen ahaleginduko gara. Hasi baino lehen kirol egokituaren eta kirol konbentzionalaren desberdintasunak azaldu dizkigu Basque Teameko teknikaria den Asier Santiagok:

Hauek dira  lagunduko diguten 3 kirolariak:

Agurtzane Egiluz (Saskibaloia gurpildun aulkian – Gasteiz)

Iker Sastre (Mahai tenisa – Bilbo)

Ager Solabarrieta (Tiro egokitua – Ondarroa)