Datorren astean XII. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketan parte hartuko dugu

Badator Durango Rugby Taldeak antolatzen duen XII. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa! Kurutziagatik urtero legez parte hartzeko irrikitan gaude.

Topaketen egunak eta orduak ondorengoak dira:

  • Maiatzak 8, eguaztena, DBH 3, 4
  • Maiatzak 9, eguena, DBH 1, 2
  • Maiatzak 10, barikua, LH 4, 5, 6

Ekintza hau, urtero legez, elkartasun ekintza bategaz loturik dago. Parte hartzaile bakoitzari, elkarte bati laguntzeko asmoz, euro bateko ekarpena eskatzen zaio. Aurten La Cuadri del Hospi elkarteari lagunduko diogu.