Ikastolako talde bi Booktrailer lehiaketako finalean

Pasaden domekan, hilak 19, Durangoko Udalak antolatzen duen Booktrailer lehiaketako sari banaketan egon ginen 4.mailako bi talderekin. Aurreko ebaluazioko talde lan moduan, urtero antolatzen den Booktrailer lehiaketan parte hartu genuen. Unai Iturriagaren ‘Udaberririk Ankerrena’ liburuaren booktrailerra egin zuten taldeka, eta taldeetako bi finalera heldu ziren.
Hauek izan ziren finalera heldu ziren taldeak:
– Elene Perez, Maiane Iria, Laia Perez eta Nahia Pagonabarraga.

– Danel Arenal, Luken Llona, Aroa Urrutikoetxea eta Izaro Oñate.

Saririk jaso ez genuen arren, finalera heldu ginen eta horrekin pozik gaude.