Futbola eta euskara

DBH: ‘Futbola eta Euskara’ lehiaketa Euskara Taldearen eskutik

Gabarraren egunean Athleticeko jokalaria den Asier Villalibreren hitzaldiak izan zuen arrakasta aprobetxatuz, Euskara Taldeak ‘Futbola eta Euskara’ lelo lehiaketa antolatu du DBHko ikasleen artean.

Dagoeneko lehiaketak baditu irabazleak:

  • 1. SARIA: ‘Zelai eta kaleetan, euskara gure ahoetan’ [GARAZI ELORTZA]
  • 2. SARIA: ‘Euskara ahotik zelaira’ [ELIAS ONDARO]
  • 3. SARIA: ‘Futbolak mundua mugitzen badu, mugiarazi dezala euskaraz’ [LUKENE BERAZALUZE]

Argazkian irabazleak Euskara Taldeko Malen eta Intzarekin ikus ditzazkezue.