[ARGAZKI GALERIA] LH6: Zuhatzara bidaia

Aurreko astean, asteazkenetik ostiralera, Zuhatzako irlan egon ginen LH6ko ikasle eta irakasleok. Eguraldiak lagundu zigun lehen bi egunetan eta hirugarrenean ez horrenbeste, baina ederto ibili ginen prestatu zizkiguten ekintza guztietan.

Lehen eguneko goiza eta bazkalordua Landan igaro genituen eta arratsaldean, Zuhatzara iritsi ondoren, ur-ekintzetaz gozatzeko aukera izan genuen: pedaloa, piragua, windsurfa eta optimist egon ziren aukeran. Gauean gaubela izan genuen.

Bigarren eguneko goizean ere ur-ekintzak izan genituen baina aurrekoei arrauna gehitu zitzaien. Arratsaldean Zirimolako begiraleekin jolasak egin genituen eta gero bainurako tartea egon zen askariarekin batera. Gauean berriz gaubela izan genuen.

Hirugarren egunean, goizez, maletak egin, etxolak garbitu eta jolasak egin genituen begiraleekin. Bazkalostean lasai egoteko aukera egon zen eta 18:00ak aldera iritsi ginen bueltan ikastolara.

Egun horietako testigu dituzue hainbat argazki:

LH6ko irakasleak