Errugbi topaketa

[ARGAZKI GALERIA]: Aste honetan Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketan izan gara

Durango Rugby Taldeak XII. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa antolatu du eta urtero legez gu ere bertan izan gara. Asteazkenean, DBH 3 eta DBH 4koek parte hartu zuten topaketan. Gaur, osteguna, DBH 1 eta DBH 2koak egongo dira. Eta, bihar, ostirala LH4, LH5 eta LH6koak egongo dira.

Aurreko urteetan bezala, Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa elkartasun ekintza bategaz loturik dago. Parte hartzaile bakoitzari, elkarte bati laguntzeko asmoz, euro bateko ekarpena eskatzen zaio. Aurten La Cuadri del Hospi elkarteari lagundu diogu.

Gainera, DRTkoek dirua batzeko eman diguten itsulapikoa Ikastolan dago, geletatik pasatu ondoren, idazkaritzan utziko dugu, beste familiek ere beraien ekarpena egin gura badute.