Udako aisialdi eskaintza: datu jakingarriak

Kaixo, Ikastolakide:

Mezu honekin batera 2019ko udarako Kurutziaga ikastolatik luzatzen ditugun eskaintzen berri eman gura dizuegu. Datorren asteko buletinean informazio zehatzagoa jasoko duzue baina, badakigunez zuetako hainbat udako oporrak antolatzen hasita zaudetela, hona hemen hainbat datu jakingarri:

Udako egonaldiak 2019

Urtero legez antolatuko ditugu Udako Egonaldiak Berbaroko kideen eskutik.  Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.

HH3tik hasi eta LH2ra arteko ikasleei zuzenduta daude Udako Egonaldiak. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:

Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.

Eskaeren arabera zaintza zerbitzuak eskaini ahalko dira 8:00etatik 9:00etara eta 13:30etik 14:30era.

Izena emateko epea: martxoaren 1etik maiatzaren 3a arte.

Enjoy English

Enjoy English Euskal Herriko Ikastolak elkartearen bidez egiten den ekimena da. Bertan inglesez ikasi eta jolasteko aukera izango dute HH4tik hasi eta LH5 arteko ikasleek.

Ekainaren 24tik utzailaren 19a bitarte eskainiko da eta, gutxienez, bi astez eman beharko da izena. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:

Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30ean jaso ahalko dira.

Eskaeren arabera zaintza zerbitzuak eskaini ahalko dira 8:00etatik 9:00etara eta 13:30etik 14:30era.

Izena emateko epea: martxoaren 1etik maiatzaren 3a arte.

 

Robotika

Euskal Herriko Ikastolak elkartearen bidez egiten den ekimena da.

Ekaineko azkeneko astean, 24tik 28ra, Robotika ikastaroa eskainiko da LH5 eta LH6. mailako ikasleentzat.

Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:

Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30ean jaso ahalko dira.

Eskaeren arabera zaintza zerbitzuak eskaini ahalko dira 8:00etatik 9:00etara eta 13:30etik 14:30era.

Izena emateko epea: martxoaren 1etik maiatzaren 3a arte.