Smartwatchak

Ikastolako aginte organoen funtzioen artean hezkuntza komunitateko kideen ondra, intimitatea eta irudi propioa babesteko betebeharra dago. Alegia, norbanakoen irudia babesteko eginkizuna dago ikastolako arduradunen partetik.

Betebehar honi erantzuteko helburuz, ikastolara Smartphonak (mugikorrak) ekartzeko debekua ezarri genuen. Mugikorrak esaten dugunean Smartwatch edo bestelako gailuei buruz ere ari ginen.

Horrelakorik ikusten badugu, kendu egingo direla adierazi nahi dizuegu idatzi honekin. Barruko antolaketaren arabera baimenduko dira bakarrik gailu hauek.

Zuen laguntza eskertuz.