2020 udako aisialdi eskaintza: datu jakingarriak

Kaixo, Ikastolakide:

Mezu honekin batera 2020ko udarako Kurutziaga ikastolatik luzatzen ditugun eskaintzen berri eman gura dizuegu. Datorren asteko buletinean informazio zehatzagoa jasoko duzue baina, badakigunez zuetako hainbat udako oporrak antolatzen hasita zaudetela, hona hemen hainbat datu jakingarri:

Udaleku irekiak (HH 3-LH 2)

Urtero legez antolatuko ditugu Udako Egonaldiak Berbaroko kideen eskutik.  Ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.

HH3tik hasi eta LH2ra arteko ikasleei zuzenduta daude Udako Egonaldiak. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:

Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.

zaintza zerbitzua eskainiko da  13:30etik 14:30era.

Izena emateko epea: otsailaren 27tik apirilaren 24ra arte.

Enjoy English (HH 4-LH 5)

Enjoy English Euskal Herriko Ikastolak elkartearen bidez egiten den ekimena da. Bertan inglesez ikasi eta jolasteko aukera izango dute HH4tik hasi eta LH5 arteko ikasleek.

Hemen duzue ikusgai iaz gure ikastolan bertan grabatutako bideoa.

Ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitarte eskainiko da eta, gutxienez, bi astez eman beharko da izena. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:

Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30ean jaso ahalko dira.

Zaintza zerbitzua eskainiko da 13:30etik 14:30era.

Izena emateko epea: otsailaren 27tik apirilaren 24ra arte.

 

Robotika (LH 5-LH 6)

Euskal Herriko Ikastolak elkartearen bidez egiten den ekimena da.

Robotika ikastaroa eskainiko da uztailaren 6tik 10era, LH5 eta LH6. mailako ikasleentzat.

Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:

Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.

Bazkalduta 13:30ean jaso ahalko dira.

Izena emateko epea: otsailaren 27tik apirilaren 24ra arte.

 

Udan kirola (LH 3-LH 6)

Kirola euskaraz gozatu eta praktikatzeko aukera da Udan kirola.

Ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.

LH3tik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dagoIzena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.

Ordutegia:

Goizeko 8:45etik 13:30ak arte.

Bazkalduta 14:00etan jaso ahalko dira.

Izena emateko epea: otsailaren 27tik apirilaren 24ra arte.

Informazio batzarra apirilaren 22an 16:45ean batzar gelan.