Mugikor zaharren bilketa Kongoko umeei laguntzeko
Guraso agurgarriak:
Kurutziaga Ikastolako 3. DBH-ko ikasleak gara eta mezu honen bidez azken hiruhilekoan landutako kanpainaz ohartarazi nahi zaituztegu.
Ebaluaketa honetan, munduan zehar dauden injustizia ezberdinak landu ditugu Social Science arloan, bereziki, Kongoko ume eta gazteen egoera larria gertutik ikertu dugu.
Ikastolan honi buruz asko hausnartu ostean, beraiei laguntzeko beharra susmatu dugu eta honi erantzun bat emateko asmoz, zuen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu.
Kongon, heldu eta haur askok meategietan lan egiten dute, beraien familientzat dirua lortzeko. Hauek, oso lan egoera txarrak dituzte, izan ere, wolframioa bezalako mineralak lortzeko, ordu asko sartzen dituzte meategietan lanean lansari xume baten truke.
Material hauek (wolframioa eta koltana) etengabe erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean, mugikor bidez deitzean, e-mail bat erantzuterakoan ordenagailuz, edo ikastolan chromebook-ak erabiltzean.
Jakina da gailu hauen bizitza luzea ez dela, eta ez baditugu behar bezala birziklatzen, arazoa areagotu egingo dugu. Kurutziaga Ikastolako ikasleak ez gaude hori onartzeko prest. Horregatik eta esandakoa ekiditeko, zuen mugikor zaharrak birziklatzeko aukera izango duzue Kurutziaga Ikastolako kurtso amaierako jaialdian. Egun horretan, gutariko zenbait, honi buruzko informazioa helarazten egongo gara hainbat postutan eta bertan, zuen mugikor zaharrak uzteko aukera izango duzue.
Ondoren, Alboan Gobernuz kanpoko Erakundearekin elkarlanean, guk hauei bizitza berri bat emango diegu Kongoko gazteen bizi baldintzak hobetzeko asmoz.
Informazio zehatzagoa jaso nahi baduzue, hemen uzten dizuegu honi buruzko bideo bat.
Mila esker eta zuek bertan ikustea espero dugu!