Martxoaren 8ko greba deialdia

Martxoaren 8ko greba deialdia

Kaixo, guraso:

Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu sindikatu nagusiek goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00ak arteko geldialdia deitu dutela datorren ostegunerako, Martxoak 8.

Hori dela eta,  Ikastola honela antolatuko da:

JANTOKIA

  • Jantoki zerbitzurik ez da egongo, zaintza zerbitzurik ezin delako bermatu.

HAUR HEZKUNTZA 0, 1 ETA 2 URTE

  • 7:30etatik 11:00etara jardun arrunta eskainiko da.
  • 11:00etan umeak batu beharko dira
  • 11:00 – 15:00ak bitartean ez da zerbitzurik eskainiko.
  • 15:00 – 16:30ak bitartean jardun normala eskainiko da

HAUR HEZKUNTZA 3, 4 ETA 5 URTE

  • 9:00 – 11:00ak bitartean jardun arrunta eskainiko da.
  • 11:00 – 12:00ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • 12:00etan ikasleak batu beharko dira, etxean bazkaltzeko. Ez da jantoki zerbitzurik egongo.
  • 14:30 – 15:00ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • 15:00 – 16:30ak bitartean jardun arrunta eskainiko da.

LEHEN HEZKUNTZA

  • 9:00 – 11:00ak bitartean jardun arrunta eskainiko da. LH1-LH4 mailetan.
  • 8:45 – 11:00ak bitartean jardun arrunta eskainiko da. LH5-LH6 mailetan.
  • 11:00 – 12:30ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • 12:30etan ikasleak batu beharko dira, etxean bazkaltzeko. Ez da jantoki zerbitzurik egongo.
  • 14:30 – 15:00ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • 15:00 – 16:30ak bitartean jardun arrunta eskainiko da.

DBH

  • 8:45- 11:00ak bitartean jardun arrunta eskainiko da.
  • 11:00 – 13:00ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • 13:00etan etxean jan beharko dute ikasleak. Ez da jantoki zerbitzurik egongo.
  • 14:30 – 15:00ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • 15:00 – 16:30ak bitartean jardun arrunta eskainiko da

 

Zerbitzuan izango den eragina kuotetatik deskontatuko zaizue.

Sortu daitezkeen eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, hartu ezazue gure agurrik beroena.