Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko eguna: Egitaraua

Datorren martitzenean martxoaren 8a izango da, egun seinalatua gizarte osoarentzat. Emakume Langilearen nazioarteko eguna da, eta Kurutziaga Ikastolan ere aldarrikapenetarako eguna izango da. Horren harira, adin guztietako ikasleek hainbat lanketa egingo dituzte:

  • Erakusketa Kurutziagako Talde Feministaren eskutik
  • Koreografia berezia LH6koen eskutik
  • Emakumeen ikusgarritasuna landu LHn

Ez ahaztu, egun horretan denok morez jantzita etorriko gara ikastolara!

Datorren astean honen guztiaren berri emango dizuegu. Adi ibili!