Kaixo familia,
Urtero bezala, aurten ere, ikasturte amaierako jaialdia ospatuko dugu ikastolan ekainaren 13an.
Aurtengo jantziak prestatzeko honakoa beharko dute ikasleek:
- Tirantedun kamiseta zuria (barruko kamiseta).
- Igerilekuko txanoa (zaharra bada hobeto).
- Hawaiano lorak.
Hemen duzue eredu bat, baina bakoitzak bere sormena erabil dezala.
Ikuskizuna egiteko honela jantziko dira: txapela, kamiseta eta praka laburrak edo bainujantzia behetik. Sandaliak ekarri beharrean zapatilak hobeto.
Eskerrik asko eta agur bat.
LH2ko irakasleak