LH6: Zuhatzara  irteera

Kaixo familia:

Dakizuen bezala, aurten Zuhatzara  irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.

NOIZ: ekainaren 5, 6 eta7an (asteazkena, osteguna eta ostirala).

IRTEERA: asteazkenean goizeko 9etan gelan elkartuko gara.

BUELTA: ostiralean 17:30 inguruan iritsiko gara ikastolara.

GASTUA:  ekaineko kuotarekin batera 125,50 euro pasatuko zaizkizue

ERAMAN BEHARREKOAK:

  • 3 egunerako arropak
  • Txankletak
  •  2 bainujantzi
  •  2 toalla (ur ekintzetarako eta dutxarako)
  •  Lo zakua
  •  Linterna
  •  Bisera
  •  Eguzkitako krema
  •  Nezeserra: txanpua, hortzetako eskuila…

 

OHARRAK:

    • EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK  EZTA LITXARRERIARIK ERE.
    • Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.
  •  Ikasleren batek janariren bat ezin badu jan edo dieta berezia behar badu, medikuaren ziurtagiri bat eraman behar du irlako medikuak dieta berezia jarri ahal izateko.

 

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

 

LHko 6. mailako tutoreak