LH4: Irteera

Gurasook agur:

Datorren ekainaren 9an, egun osoko ibilaldia egingo dugu. Goizeko 9:15etan oinez abiatuko gara Mendiolarantz, Mikeldi GR marrak jarraituz. Mendiolatik, Sagasta auzotik pasa eta gero, Axpera iritsiko gara. Hamarretakoa eta bazkaria bidean egingo ditugu. Itzulerarako autobusa Axpen bertan hartuko dugu arratsaldeko 4etan, beraz, 4:30etan hemen izango gara betiko ordutegia mantenduz.

Bidea luze samarra da eta lokatz ugari aurkituko dugu, horregatik egokiena mendiko botak eramatea da. Motxiletan beharrezkoa baino ez, pisua handia izan ez dadin. Soinean arropa gutxi, laster berotuko baikara, eta gerrian edo motxilan txamarra edo sudadera fina, eguraldiaren arabera. Jateko hamarretakoa eta bazkaria eraman beharko dituzte.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izango dute: ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria. Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei.

Autobusaren kostua 3 euro izango da eta bankutik pasatuko da betiko moduan.

Beste barik agurtzen zaituztegu.

EIDER, IÑIGO, IZARO ETA UNAI