Kaixo, familiak:
Azken ikasturteetan, hainbat familietako kezkek sortutako ekimenari esker, Lehen Hezkuntzako 3. mailako familiei zuzendutako hitzaldiak antolatu izan ditugu telefono mugikorren erabileraz hausnartzeko.
Gailu hauek gure gizartean duten presentzia gero eta handiagoa da, gainera, pandemia eta konfinamenduek areagotu egin dute hauen erabilera.
Gurasoen artean kezka eta zalantza ugari sortzen dira: Zein da adin egokia telefono mugikorra izateko? Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei mugikorren erabilera osasungarri eta arduratsua egin dezaten? Zer arrisku egon daitezke telefono, tablet… eta horrelako gailuen erabileran?
Zalantza horien guztien aurrean, familiak ez daude bakarrik, elkarri lagundu diezaiokete azken ikasturteetako esperientziek erakutsi diguten bezala. Ikastolak bide-lagun izan nahi du honetan, eta horretarako datorren ekainaren 13an LH3ko familiei zuzendutako hitzaldia antolatu dugu.
Hezkuntza-teknologian aditua den Mari Luz Guenegaren laguntza izateko zortea dugu, ikastolako guraso eta lehendakaria izanda, bere interes pertsonal eta profesionaletik abiatuta, ikasleekin eta familiekin teknologia modu osasungarrian erabiltzeko lan egiten du eta bere esperientzia gurekin partekatzeko aukera emango digu.
Formazioa eskaintzeaz gain, berbaldiaren helburua LH3. mailako gurasoekin talde bat sortzea da mugikorren gainean erabaki kolektiboak hartzeko eta lanketa elkarrekin egiteko, ezina, elkarrekin ekinez egina!
Beraz, LH3n seme-alabak dituzuen gurasoak hitzaldian parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Ekainaren 13a, osteguna
17:etan Batzar Gelan
Oharra: hitzaldia euskaraz izango da, hitzaldirako erabiliko diren diapositibak gaztelaniaz jarriko direlarik.