Kaixo, familia:
Apirilaren 8an Basondora joango gara txangoan.
Irteera egun osokoa izango da: 9:00etan gelan elkartuko gara eta 16:30etarako itzuliko gara.
Gogoratu, jateko hamarretakoa eta bazkaria ekarri behar dutela, eta botila txiki bete ur freskatzeko. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknika jasoko dute (hala eskatu baldin badute). Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria. Jantokian bazkaltzen ez dutenek, eta piknika jaso nahi izan ez dutenek, etxetik eraman beharko dute bazkaria.
Irteeraren kostua 8€koa izango da eta apirileko fakturan kobratuko zaizue.
Bigarren mailako irakasleak