LH 3: egonaldia Baratzen

Kaixo familia:

Apirilaren 7an , Baratze baserri eskolara joango gara egun biko egonaldia egitera.

Haurrek baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, ekintza hauek burutuko dituzte: ortuko tailerra, eskulan tailerra, korta tailerra, sukaldaritza…

Bi egunetako egonaldi hau, haurren arteko harremanak hobeto ezagutu, eta sendotzeko ere erabiliko dugu giro euskaldun eta ludiko baten.

Eraman beharrekoak hauek izango dira:

  • Lo zakua eta pijama
  • Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia, txankletak…
  • Azpiko arropa
  • Lanerako/kirolerako arropa erosoa (praka luzeak derrigorrezkoak dira)
  • Euritarako oinetakoak (botak) eta arropa
  • Hotzerako arropa
  • Aseguru sozialeko txartela (fotokopia)

 

Irteera: Apirilaren 7an, goizeko 09:00etan (autobusa 09:15etan)

Itzulera: Apirilaren 8an, arratsaldeko 16:30etan

 

Irteera honen kostua 85  € takoa da eta Ikastolak duen zuen kontu korronte zenbakitik pasako zaizue.

 

Beste barik,

Irakasleak