LH1 eta LH2: sarrera-irteerak frontoitik

Kaixo familia:

Ikusi dugu ikastolako sarrera irteeretan ipinitako ibilbidea ez dela ikastolak proposaturiko moduan betetzen ari. Zuen adin tartearen sarrera eta irteera frontoitik egin behar dela gogorarazten dizuegu.

Hartutako erabaki honek badauka oinarria eta arrazoia. Ikastolako sarrera nagusian pilaketak izan genituen iazko urtean, egindako galdeketetan ere hala adierazi ziguten familia askok kexa moduan. Egindako proposamenak pilaketak ekidin eta elkarbizitza osasuntsua du helburu, ez besterik.

Hau dela eta zuen seme alaben sarrera irteera dagokion lekutik egitea eskatzen dizuegu. 

 

Zuzendaritza