LH 1: Gorputz hezkuntzako saioak eta argazki eskaera

Kaixo, familia:

Hasi berri dugun 2021/2022 ikasturteari ekiteko informazio garrantzitsuarekin gatozkizue oraingoan. Batetik, Gorputz Hezkuntzako saioak modu egokian burutu ahal izateko, ikasleek oinetako eta erropa erosoekin etortzea beharrezkoa izango da. Horretarako, kontutan izan beharko duzue saio horiek noiz diren:

 

  • A taldea (Oihana): astelehena eta osteguna
  • B taldea (Josune): asteartea eta ostirala
  • C taldea (Aitziber): osteguna eta ostirala

 

Bestetik, ikasle bakoitzak karnet neurriko argazki bat ekartzea behar dugu, eskertuko genizueke datorren astean zehar ekarriko bazenute.

 

Beste barik, agurtzen zaituztegu.

 

LH1eko tutoreak