LH: zinearen astea

Kaixo, familia:

Ikasturtero izan dugu ikastolatik zine-aretora joan eta zinema euskaraz gozatzeko aukera Tinkoren eskaintzari esker. Aurtengoan, ia ekintza guztiak baldintzatuta eta mugatuta ditugun honetan, zineaz euskaraz gozatzeko aukerari uko egin ez eta zine-aretoa ikastolara ekartzea erabaki dugu. Horregatik antolatu dugu Lehen Hezkuntzan Zinearen astea. Datozen egunetan, mailaka, film bat ikusiko dugu ikastolan. 

Euskara etxean, ikastolan, kalean… eta pantailetan ere nahi dugulako!

 

LH 1: Dinosauroen artean

LH 2: Elkano eta Magallanes, munduari bira

LH 3: Matilda

LH 4: Bonkers txoriburuak

 

LH 5 eta 6: Bram barrabas