LH 6-DBH: Eski irteera

ESKI IRTEERA

Kaixo, guraso hori:

Aurtengo eski irteerako informazioa bidaltzen dizugu:

Noiz? Urtarrilak 26-27. Asteburuko Eski irteera.

Nora? VALDEZCARAYra

Norentzat? LH 6. maila eta DBHko ikasle guztiei zuzenduta.

Irteera: 26 goizaldean.

Itzulera: 27 gauean

Prezioa: 174 € eskia eta 196€ snowa. Dena barne: Autobusa, asteburu osoko forfaita, pistetako asegurua, aterpetxean gaua, afaria, gosaria eta bazkaria (lehenengo egunekoa norberak eraman beharko du), materialaren alokairua, begiraleak…

Gutxienez 25 lagun behar dira bestela ez da ekintza burutuko.

OHARRA (1): Irteerari buruzko datu guztiak eta nondik norakoak azaltzeko gurasoekin batzar informatiboa egingo dugu urtarrilaren 24an, osteguna, Ikastolako batzar gelan eta arratsaldeko 18’30tan. Aurrez gogoratuko dizuegu.

OHARRA (2): Derrigorrezkoak dira NAN edota pasaportea eramatea.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 11a da.

Urtarrilaren 14an kobratuko zaizue irteeraren kostua bankutik.

IZENA EMATEKO SARTU HEMEN