LH 4: Aiako Harrian egonaldia (eraman beharrekoak)

Kaixo, familia:

Martxoaren 21ean (astelehena) Arritxulo aterpetxera (Oiartzunera) joango gara, egun biko egonaldia egitera.

Gai nagusia natura izango da eta ekintza hauek burutuko dituzte haurrek: Altxorraren bila basoan, naturarekin erlazionatutako jolasak, herri kirolak, rokodromoan eskalada, slackline… Aitzakia aproposa haurren hiztegia zabaldu, orientazio eta mapen irakurketa jorratu, inguruarekiko jarrera egokiak bideratu eta azken finean, euskal giro ludikoan harremanak sendotzeko.

Denbora labur honetan, jarduera asko egitea aurreikusten dugu, baina beti ere eguraldiaren arabera burutuko dira.

 

Eraman beharrekoak hauek izango dira:

  • Beheko izara (90zmkoa)
  • Burkoa (almohada)
  • Lo zakua eta pijama
  • Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia, txankletak…
  • Barruko arropa
  • Kirolerako arropa erosoa
  • Zira eta euritarako oinetakoak
  • Eguzkitarako txapela eta krema.
  • Aseguru sozialeko txartela

Irteera honen kostua 53€koa da eta apirileko fakturan kobratuko zaizue.

Beste barik,

LH 4.mailako tutoreak