Familia horiek:
Urdaibai ezagutzeko irteera bat egingo dugu, Busturiko padura bertatik bertara ezagutzea nahi dugu.
Goizean paduratik zehar ibiliko gara, eta eguraldi ona bada, San Antonio hondartzara (Sukarrieta) hurreratuko gara oinez.
EGUNA: Ekainaren 9a
IRTEERA ORDUA: Goizeko 09:15etan
BUELTA: 16:30ean
ERAMAN BEHARREKOA:
- Ibiltzeko oinetako erosoak
- Hamarretakoa
- Ogitartekoa(k), ura
- Bainujantzia, eskuoihala, krema, txanoa eta aldatzeko arropa
Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izango dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
Irakasleak