LH5: Arantzara irteera

Kaixo familia:

Dakizuen bezala, aurten Arantzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da, eta hemen dituzue irteerari buruz jakin beharrekoak:

NOIZ: Ekainaren 6tik 8ra (astelehenetik eguaztenera).

IRTEERA: Astelehenean 9:00etan gelan elkartuko gara.

ITZULERA: Asteazkenean 16:30erako ikastolara iritsiko gara.

GASTUA: 96 eurokoa. Ekaineko kuotagaz batera pasatuko zaizue.

ERAMAN BEHARREKOAK:

  • 3 egunerako arropak
  • Lo-zakua
  • Oinetakoak: mendirako egokiak diren botak edo zapatilak, eta beste oinetako pare bat
  • Xira (euria egingo balu)
  • Barruko arropa eta pijama
  • Nezeserra, txankletak eta toaila
  • Bisera
  • Mendirako motxila txikia eta kantinplora
  • Eguzkitako krema

OHARRAK:

  • EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZ ETA LITXARRERIARIK ERE.
  • Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutoreagaz harremanetan jarri.
  • Ikasleren batek janariren bati alergia baldin badio edo dieta bereziren bat behar baldin badu, jakinarazi irakasleari lehenbailehen.
  • Autobusean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa denez, 2 musuko eraman beharko dituzte.

Besterik barik, agurtzen zaituztegu.

                                                                                           LHko 5. mailako tutoreak