LH 3 eta DBH 3: Elkarmaker erakusketa

LH 3 eta DBH 3: Elkarmaker erakusketa

 

Buletin honetan hainbaten aipatu dugun bezala, ikasturte honetan ELKARMAKER proiektua burutu dugu Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.

Horrela, gure Ikastolako LH3ko ikasleek  gustuko izango zuten 3 makina egitea proposatu eta  diseinu bat zirriborratu zuten irailean.

DBHko 3.mailako ikasleek, teknologia arloan, makina horien maketak diseinatu eta eraiki zituzten abendua bitartean.

MUko diseinuko ingeniaritzako ikasleek maketa horiek hartu eta prototipoak egin dituzte, eta maiatzean horien aurkezpena egin ziguten.

Proiektuari amaiera emateko guzti honen aurkezpena egingo dugu bihar, jaialdi egunean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Horretarako patioan egongo gara parte hartu dugunok egin ditugun lanak erakusten (MUkoak ere etorriko dira)

Gonbidapena denentzat bada ere, LH3 eta DBH3ko familia eta lagunei deialdi berezia egin nahi diegu bereziki.

Ez dugu aurkezpen berezirik egingo, bertan izango gara egindakoa azaltzen eta, hori bai, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko prest.

Bihar arte!!