Guraso eta ikasleok agur:
Datorren ikasturteari begira, Eskola Kiroleko denboraldia prestatzen ari gara, eta, beraz, zuen seme-alabena ere martxan hasiko da
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu Ikastolako taldeetan parte hartuko duzuen guztioi. Azken batean, horixe da gure helburua: kirola egitearen bitartez haurraren hezkuntza-garapena osatzea eta, horrekin batera, kirolari bakoitzaren banakako beharrak asetzea.
Pasa dugun galdetegian jasotako erantzunetan oinarrituz, datorren ikasturterako, 2014koen eskubaloiko talde bat (8 neska), futboleko 2 talde (21 mutil eta neska) eta saskibaloiko talde bat (17 mutil eta neska) sortuko dira.
Entrenamendu-saioen ordutegiak eta egunak antolatzen ari gara, kirol jarduera ezberdinak kontutan hartuta.
Beraz, orain, hurrengo urratsa eman behar dugu eta horretarako datorren asteazkenean, maiatzaren 24an, eta 18: 00etan, Ikastolako batzar gelan batuko gara.
Bertan ikusiko garelakoan, agurtzen da.
Unai Zamalloa
KOORDINATZAILEA