LH 2: igeriketa

LH 2: igeriketa

 

Kaixo, familia:

Oraingo honetan, ikasturte honetako igeriketa saioak hastera goazela adierazi nahi dizuegu.

 

Noiz: urtarrila-ekaina.

 

Egunak:

-LH2 B eta C: astearte goizean

-LH2 A: asteazken goizean

 

Eroan beharrekoa:

  • Txanoa
  • Txankletak
  • Toaila
  • Bainujantzia
  • Betaurrekoak (gomendagarria)

 

Oharrak:

1- Oso komenigarria da umea erregulartasunez joatea igerilekura, lortu dituen trebeziak galdu ez eta, ahal bada, hobetu ditzan. Egunen batean zuen seme-alabak igerilekuko saioa egin ezingo balu, etxekoen oharra ekartzea beharrezkoa izango du.

2- Erraz lehortu ahal izateko, ile laburra edo labur xamarra izatea gomendagarria ikusten da, beraiek bakarrik egin beharko dute eta.

 

Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.