LH 2: Boga-boga, marinela!

LH 2: Boga-boga, marinela!

 

Kaixo, familia:

Erdi Aroko garai ilunak atzean utzirik, gure lagunak aro berri batean murgilduko dira. Zientzia eta aurkikuntza handien garaian! Berriro ere bidaia egin dute gu hemen utzirik eta, ezetz jakin oraingo honetan nor eraman duten beraiekin? Bada, galdetu zuen seme-alabei! Ondo asko dakite-eta!

Oraingo honetan itsasoa eta euskaldunak izango ditugu ikasbide. Guk, dakigun guztia irakatsi eta erakutsiko diegu, baina zuen seme-alabak ez dira horrekin konformatzen, gehiago jakin nahi dute, horregatik berriz ere zuen laguntza eskatzera gatoz.

“Boga, boga, marinela” da jakin-min hori asetzen lagunduko digun unitatea. Bertan, hainbat gai jorratuko ditugu: balearen ehiza, nabigatzaile handiak, piratak eta kortsarioak, arrantza gaur egun, itsaso eta erreketako animaliak, baita itsasoarekin zerikusia duen mundu magikoa ere: ipuinak eta kondairak, alegia.

Horregatik, badakizue: gai honi buruz daukazuen guztiari izena jarri eta bidal ezazue zuen seme-alabekin, guztiok eskertuko baitugu.

Bueno, denok zerbait gehiago ikasiko dugulakoan, agur esan beharko. Zoriontsu bizi eta laster arte!

Pox eta Urdintxo